XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) oinarrizko kontzeptu batzuk aukeratu eta definituta zeuden.

Funtsezko legeak aurkitutak izan ziren.

Aurrerantzean horrekin guztiarekin matematikaren eta saiakuntzen bitartez zientzia berria garatu egin beharko zen.

Horrela, elektrizitatearen garapenak ondo oinarrituta aurrera jo zuen.

1831. urtean Faradayk Royal Society-ri indukzio elektromagnetikoari buruzko lehen berria eman zion.

Aurkikuntza hark elektrizitatea industrian erabiltzeko oinarria ipini zuen, ia makina elektriko guztiek efektu honetan daukate beren sustraia eta.

Ampèrek indar elektromagnetikoen lege matematikoa aurkitu zuen, baina bere hedapenaren mekanismoaz ez zen arduratu.

Faraday, aldiz, ez zen hain matematikari ona, baina gertatutakoa ulertzen eta adierazten gehiago arduratzen zen, hau da, eremu elektromagnetikoaren bitartez zer gertatzen zen ikusten.

Iman natural baten gainean kartoizko xafla bat ipintzen badugu eta bere gainera burdin hautsa botatzen badugu, hau kateaz lotuko da eta diharduten indar magnetikoen lerroak adierazten ditu.

Faradayk honakoa pentsatu zuen: polo magnetikoak (edo karga elektrikoak) lotzen dituzten indar-lerro horiek eremu magnetikoan (edo elektrikoan) benetako izaera zeukatela eta, beharbada, polarizatutako zatikien katearen antzera zeudela.

Dena dela, lerro hauen izaera materiala alde batera utzita, bide erraz eta egokia osatu zuten gero fenomeno magnetiko eta elektrikoak adierazteko eta lantzeko.

Faraday elektrizitatearen arloan beste fenomeno batzuez ere arduratu zen, kapazitate elektrostatikoaz, adibidez.